Abordar el absentismo en el

marco de una escuela inclusiva

Absentismoari ekiten

eskola inklusibo baten eremuan

Bilbo, Apirilak 26 Abril

Programa

26

Abril

Jueves

  • 9:00 AM

    Registro

  • 9:15 AM

    Bienvenida, presentación de la metodología y elaboración de la agenda

  • 10:00 AM

    Grupos de discusión #1

  • 11:00 AM

    Grupos de discusión #2

  • 12:00 AM

    Descanso

  • 12:30 AM

    Conclusiones de los grupos de discusión

  • 13:30 AM

    Cierre institucional. Representantes de:

    • Departamento de Educación del Gobierno Vasco.
    • Diputación Foral de Bizkaia
    • EUDEL

Apirila

Osteguna

26

  • 9:00 AM

    Erregistroa

  • 9:15 AM

    Ongietorria, metodologiaren aurkezpena eta agendaren lantzea

  • 10:00 AM

    Eztabaida-taldeak #1

  • 11:00 AM

    Eztabaida-taldeak #2

  • 12:00 AM

    Atsedenaldia

  • 12:30 AM

    Lantaldeen amaierak

  • 13:30 AM

    Ordezkariok emango diote ixtea Jardunaldiari:

    • Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza  Saila
    • Bizkaiko Foru Aldundia.
    • EUDEL
Equipo facilitador
Conformamos el equipo dos profesores de la Familia de FP de Servicios a la Comunidad con dilatada experiencia en la dinamización de grupos y l a intervención comunitaria: Jose Javier Miguel  y angel almaraz  conjuntamente con tres Técnicas en Integración Social: Haizea Larzabal, Paula Alvarez y Luisa Echevarria.

Localización


Metodologia

 

Antolatzaileak

Badakigu nahitaez eskolatzeko adinean dauden haur eta nerabeei hezkuntzarako etorkizuna bermatzea garrantzitsua eta premiazkoa dela, haien etorkizunerako. Era berean, badakigu eskola-absentismoa eta eskolagabetzea bazterkeria eta alboratze sozialean eragiten duten faktoreak direla. Adingabeen garapen pertsonala, akademikoa eta profesionala kolokan jartzen duten neurrian, 2003-2004 ikasturtean abian jarri zen “Hezkuntza eskubidea bermatzeko programa. Eskolagabetzea eta eskolaabsentismoa erauztea Bizkaiko lurraldean”.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza saila eta Euskadiko udalen EUDEL elkartearen artean landu eta adostutako programa horren helburua hezkuntza eta gizarte esparru guztietako langileen ahaleginak biltzea zen. Bere baitan prebentzio eta antolakuntza mailako neurriak eta jarduerarako hitzartutako protokoloa abian jartzea zeuden.

Ordutik hona, inplikatutako profesional guztien lanari, koordinazioari eta ahaleginari esker, arazoaren larritasuna zenbatekoa den zehaztu ahal izan da, eta, garrantzitsuagoa dena, esku hartu ahal izan da kasu jakin bakoitzean, jokabide horiek zuzentzeko beharrezko neurriak hartuz.

Hala ere, bete-beteko ahaleginak egin arren, arazoa erabat konpontzetik urruti gaude oraindik. Programaren jarraipen batzordearen txostenetan agertzen den bezala, orain ere kezkagarria da eskola-absentismo eta eskolagabetze kasuen kopurua, eta, horrenbestean, desagerrarazteko beharrezkoa da elkarrekin lan egiten jarraitzea.

Beste alde batetik, urte hauetan gizartea aldatu egin da, behar berriak sortu dira, arazo berriak, familia, eskola, haurtzaroa eta nerabezaroaren dimentsio soziala, erakundeak eta abar ulertzeko modu berriak… Gizartea eraldatu egin da, eta harekin batera baita legedia eta hura garatzen duen araudia ere.

Aldaketa horien eta urte hauetan zehar metatutako esperientziaren ondorioz, beharrezkoa izan da programa eta bere jarduera protokoloak berraztertu eta eguneratzea, erakundeen artean koordinazio hobea eta eraginkortasun handiagoa lortzeko. Helburua jokabide absentistak desagerraraztea da, ikasleen garapen pertsonala, soziala eta akademikoa sustatuz eta gizartebazterkeria eta alboratze egoerak ekiditeko laguntza emanez.

Azken batean, hezkuntza eskubidea bermatzeko erakundeen arteko lan koordinatua hobetzen jarraitu nahi dugu, gizarteratze handiagoa bideratzeko eta programa honen helburu diren haur eta nerabeen bizikalitatea hobetzeko.

Organiza

Conscientes de la importancia y de la necesidad de garantizar el derecho fundamental a la educación en la edad de escolarización obligatoria para el futuro de las niñas, niños y adolescentes y conscientes, también, de que el absentismo y la desescolarización son factores de marginación y de exclusión social, porque comprometen el desarrollo personal, académico y profesional de las y los menores, en el curso 2003-2004 se puso en marcha el “Programa para garantizar el derecho a la educación. Erradicación de la desescolarización y del absentismo escolar en el territorio de Bizkaia”.

Este programa elaborado y acordado entre el Departamento de Educación, Política Lingüística y Cultura del Gobierno Vasco, el Departamento de Acción Social-Gizartekintza Saila de la Diputación Foral de Bizkaia y la Asociación de Municipios Vascos-EUDEL, pretendía aglutinar los esfuerzos de profesionales de los diferentes ámbitos educativo y social. Incluía medidas preventivas, organizativas y la puesta en marcha de un protocolo consensuado de actuación.

En este tiempo, gracias al trabajo, coordinación y esfuerzo de todos los profesionales implicados, se ha podido ir cuantificando la gravedad del problema, y lo que es más importante, se ha podido intervenir en cada caso concreto, tomado las medidas necesarias para corregir estas conductas. Sin embargo, a pesar de todos los esfuerzos, aún estamos lejos de resolver este problema en su totalidad. Así, tal y como se refleja en los Informes de la Comisión de Seguimiento del Programa, el número de casos de absentismo y desescolarización sigue siendo preocupante y hace necesario seguir trabajando conjuntamente para lograr su erradicación.

Por otra parte, en estos años la sociedad ha evolucionado, han surgido nuevas necesidades, nuevas problemáticas, nuevas formas de conceptualizar la familia, la escuela, la dimensión social de la infancia y la adolescencia, los servicios sociales, las instituciones… La sociedad se ha transformado y con ella también la legislación y la normativa que la desarrolla.

Como consecuencia de estos cambios y de la experiencia acumulada en estos años, ha sido necesario revisar y actualizar el programa y sus protocolos de actuación para lograr una mayor coordinación entre instituciones y una mayor efectividad, con el objetivo de conseguir la eliminación de las conductas absentistas, promoviendo el desarrollo personal, social y académico del alumnado y contribuyendo a evitar situaciones de marginación y de exclusión social.

En definitiva, queremos seguir mejorando el trabajo coordinado de las Instituciones para garantizar el derecho a la educación que posibilite una mayor inclusión social y la mejora de la calidad de vida de los niños, niñas y adolescentes, a quienes va dirigido este Programa.